XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakigu jakin, gertaera sozial guztiek beren biziraupena ziurtatzeko erreprodukzio sozialaren mekanismoak sortu eta martxan jartzea ezinbestekoa dutela.

Gauza bera esan daiteke bertsolaritzari buruz, gertaera soziala denez, bere biziraupena ziurtatuko dizkion erreprodukzio-mekanismoak sortu eta martxan jarri behar dituela.

a) Orain arteko lorpenak

Bertsolaritzak orain arte, eta agian espontaneoki eta intuizioz azterketa zientifiko baten ondorioz baino gehiago izan bada ere, sortu ditu zenbait mekanismo.

Ikus ditzagun nagusienak.

1.- Bertsolaritza, gertaera soziokultural bezala, euskal kulturaren munduan garrantzizko gertaera izatera iritsi da.


Biltzen duen jendetzarengatik (1992 urtean 715 saiotan 250-300.000 lagun)
- Antolakuntzan lortu duen duintasun eta kalitateagatik (Prestaketa-lanak, Publizitatea, Eszenatokia, Megafonia,e.a.)
- Bertsozaleek bertsolaritzarekiko agertzen duten atxikimenduagatik

2.- Bertsolari Elkartea sortu eta bere eginbeharra, maila batean bederen, definitu egin du.


- Bertsolaritzaren historian gertaerarik garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, Bertsolari Elkartea sortzea eta bere gain hainbat eginkizun hartzekoa izan da.
- Garai batean bertsolariak umezurtz, Txapelketak antolatzeko babesa eskaintzen zion Euskaltzaindiaren babesik gabe gelditu zenetik orain lortu duen autonomia eta antolakuntzarako gaitasunera bide luzea egin duela ezin uka.
- Badago oraindik Bertsolari Elkartearen baitan zer aztertua eta zer deliberatua eta horretan ari dira buru-belarri bertako kideak.
Horren froga dira 1993 urteko Bertsolamintza ihardunaldiak eta topaketak.